BELARREZKO HOCKEYA

Tenisaren ostean, Inglaterratiketorritako beste kirol bat heldu zen Negurin,Hockeya.
Gerra zibilean Hockeyaren dirdira itzali egin zen 4 urtez, eta 40. hamarkadan disziplina hau errekuperatzen hasi zen.
1944an Jolaseta klubeko gizonezko taldeak Espainiako txapelketa irabazi zuen. Gainera Hockeyko kanpoa arau internazionaletara egokitu zen.
Nahiz eta hockeyko liderrak katalanak izan, Jolasteako jokalariak aurkari handiak ziren. Amateur izateak emaitza txarragoak izatea ekarri zuen baina Rafael Ferrer, Bosco Vilallonga, Carmen Ybarra etab-en laguntzak onak izan ziren.

Emakumezkoei dagokionez, ez da XX.mendeko informazio handirik, baina badakigu gizonezkoen era paraleloan hasi zela. Gerra zibilaren ostean, hauen agerketak  bueltatu ziren eta aurkariei aurre egiteko ahaleginagatik ospea zuten.Clara Ferrer garai horretako jokalaririk gailena.

1947an Espainako XXX.garren txapelketa Real Club Jolasetaren kanpoan egin zen.
1952-1953 tenporada oso garrantzitsua izan zen klub honetarako, jubenil kategoriako Espainiako bigarren txapelketaren garaileak Jolasetako jokalariak izan ziren. Txapelketaren agerkunde handiena izan zen eta hainbat egunkarietan talde honen garaipena errelatu zuten.
1955an slekzioaren talde unibersitarioa, Jolastaren errepresentazioarekin (Egusquiza eta Vilallonga), garailea izan zen talde alemandarraren aurrean.
Marca, La Voz de España eta beste egunkarietan jokalari hauen jokaera goratu egin zituzten.  50ko hamarkada oso ona izan zen Jolasetako kluberako.
1960an, Jolasetako jokalariak Ingalaterrara joan ziren Easter Hockey Folkestonne torneoan parte hartzeko, Europako torneo tradizionalenetarikoa da.
60ko hamarkadako emakumezkoen taldeko jokalariak, 30. hamarkadako lehenengo taldekoen alabak eta ilobak ziren. Hierro egunkariak orrialde oso bat egin zuen Jolasetako emakumezkoen hockey taldeari buruz, bertan Natalia Valdés “Espainiako jokalari nabarmenetarikoa” zela esaten zuen.
Carmen Ybarrerako Anna beste jokalari nabarmenetarikoa Anna Allende zen, bere izaera, jeinu eta adoreagatik.

1968an, Mexikoko Joko Olinpikoak izan zire. Espainako Hockey taldeak 6.postua lortu zuen, Holandaren aurka galdu ostean, oso partidu luzea izan zen, 7 prorroga egin baitziren desenpatatzeko. Jolasetako bi jokalari izan ziren hautatuak Espainiako selekziorako: Julio Solaun eta Rafael Camiña. Azken honek esaten zuen merito handia zuela selekzioan egotea Katalandarra izan gabe, garai horretan Kataluinian baizegoen Hockeyaren kultura handiena.

Hurrengo urtean Julio Solaun Joko Olinpikoetako jokalaririk onena izendatu zuten. Julio Solaun getxotarrak gogoratzen zituen Hockeyak eskaini zituen esperientziak mundu osoan: “ Talde nazionalarekin eta Jolasetako beste jokalariekin bidai asko egiteko eta herrialde desberdinak ezagutzeko aukera izan nuen: Japon, Sudafrika, Argentina…”. Honek aukera handiak eman zion lagunak egiteko, garai horretan hockeya kirol amateurra zen eta beste klubekin erlazio handiagoak egiten ziren.

1971an emakumekoak bigarren aldin lortuzuten Espainiako txapelketa irabaztea.

Jolasetako klubak beste hainbat jokalari gehitu zituen Espainiako selekzioari: Ana Rosa Allende, Asunta Úrizar, Jorge Camiña, J. Urigüen eta Agustin Churruca. Azken hau, oson kirolari ona izan zen eta Julio Solaun zuen idolotzat.

80. mendearen hasieran, Jolasetak, esfortzu ekonomiko handiekin, arau internazionaletara egokituta zegoen kanpo artifizial bat eraiki zuen, errendimendu altuko konpetiziorako.
La Liga de Honor hanbiat modifikazio izan zituen 1983/1984 tenporadan, klub guztien gustura izan ez zena. Torneo nazionala bi taldetan banatzen zen: Alde batetik, Katalunia (12 taldekin) eta beste  alde batetik gainerako herrialdea,Madril, Gipuzkoa, Kantabria eta Bizkaia, konfrontazioak amaitzeko xedearekin.

Hain arrakastatsua zen Jolasetako Hockeya non ikasleen kopurua nabari igo zen. 35 ikasle baino gehiago apuntatu ziren eta kantera sustatzeko programa bat ezarri zen. Asteburuez gain, egueztenetan bebai entrenatzen zen. Gainera, prestakuntza fisikoa ere sustatu zen klase infantiletan. Azkenik, bidaien kopurua ere handitu zen.

90. hamarkada oso arrakastatsua izan zen Getxoko kluberako.

Mende berrian ere aldaketak egon ziren:
2005ean Belarrezko Hockeyaren kanpoa berritu egin zen, kantza honek desplazamentua arintzen zuen eta entrenamentuak errezten zituen.
Rocio Ybarra izan da mende honetako jokalaririk honenetarikoa,  Greziako joko olinpikoetan parte hartu duena.


No hay comentarios:

Publicar un comentario