Espainian
Rugbyaren historia espainian ez da oso ezaguna jendearen artean. Kirol askotan gertatu zen bezala, rugby-a Espainian sartzen da frantsesen eta ingelesen influentziagatik. XX. mendearen hasieran lehenengo partiduak egin ziren zoru espainiarrean. Partidu hauek egin ziren Andaluziako minei esker, Britainia Handiaren menpe zeuden eta. Pixkanaka pixkanaka errugbia meategietatik gertu bizi zen gizartean barneratzen joan zen Futbolarekin zerbait antzekoa gertatu zen.
Beste alde batetik, Frantziarekin muga partekatzen zituzten eskualdeak errugbiaren munduarekin erlazioa zuzena izan zuten, Katalunia edo Euskal Herria adibidez. Horregatik, leku hauetako klubak herrialdearen zaharrenetarikoak dira.
Ez da 1923. urtera arte, Espainiako Errugbiko Federakundea (FEB) jaiotzen dela. Hau jaiotzen da lehiaketa espainiar bat ezartzeko eta arautzeko beharra zegoelako. 1927an, XV leoneko selekzioa, espainiari ezagutzen zaion ezizena, bere lehenengo partidua izan zuen Frantziaren kontra, hau galduz.
20ko, 30ko eta 40ko hamarkadetan jaio izan ziren espainiako klub garrantzitsuenak. Lehenengoa 1921 jaio izan zen, “Union Deportiva Santboina”, espainiako ligaren irabazlea 7 alditan. 1931an “Arquitectura” taldearen sorkuntza ikusi zen, herrialdearen klub sarituena unibertsitateen ligan, baina 1964 an lehiaketa federatura erantsi zen .Hamarkada hauetan eta hurrengoetan klub garrantzitusak sortu ziren: Canoe, Getxo, La vila, El salvador, VRAC, CAU eta Hernani haien artean.
Pixkanaka, errugbi espainiarra hazten eta finkatzen joan zen, beharbada ez jokalari kopuruan, baina bai hauen fidelitatean, bai jokalarien partetik bai zaleen partetik 70,80 eta 90ko hamarkadetan. Amateurismoaren desagerpenarekin eta profesionalizazioaren agerpenarekin milurteko aldaketarekin, Espainiako klubak jokalari atzerritarrekin indartzen joan dira. Egia da profesionalizazioa nahiko berandu sartu zela kirol honetan gure herrialdean, zerbait betidanik oztopatu duena klubei europa mailan.
Getxon
Getxo Errugbi Taldea da Getxoko hirian ezagunena den taldea kirol honetan. 1975 sortu zuten Gernikako Rugby Taldean jokatzen zuten hainbat kirolarik, haien ustez bertoko herrira errugbia ekarri behar baitzen. Urte hoietan zehar errugbia ez zen oso ezaguna eta unibertsitate munduetan bakarrik mugitzen zen.
Lehenengo urteetan zehar estruktura solido eta on bat sortzeko beharra zegoen klub eta talde bezala, taldea ezagutzera eman behar zen herrian zehar jendea hurbiltarazteko, eta hainbat instituzioekin hitz egin infraestruktura eta ekonomikoki laguntzak lortu ahal izateko.
90. hamarkadan Getxo taldearen momenturik onena izan da historian zehar, Espainiako Txapelketako 1.mailako txapelduna izan zen eta Espainiako Kopako 4 aldiz txapelduna.
Mende berriarekin batera errugbiaren transformazioa etorri zen eta amateur izatetik profesionalismora pasa zen, batez ere potentzia handiak diren herrialdeetan. Espainian apur bat beranduago heldu zen profesionalismo hau eta kluben presupuestoak igo eta atzerriko jokalariak ekarri zituzten hainbat klubetara. Getxo Rugby Taldeak bat egin zuen honekin eta beti mantendu egin da estatuko talderik onenen artean lehiatzen.
2005.urtean Espainiako Kopa bateko finalera heldu zen baina irabaztea ez zuen lortu. Pasadan denboraldian, hau da, 2017/18.enean lehenengo mailatik jaitsi zen sailkapenean azkena geratu ondoren. Gaur egun lehenengo maila hori berreskuratzeko promozioa jokatzen ari da, igotzeko aukera asko dituelarik.
No hay comentarios:
Publicar un comentario