GOLF

Europan

Golf historian agertzen den lehen aldia 1297 urtean da Holandan. Holandan jolasten zen golfa  Colf deitzen zen eta makil batekin pelota bat jotzen pelota diana batera hurbiltzea zuen helburu. Golf modernoa eskozian agertzen da 1457 urtean, Erregeak joko hau debekatzen du eta dekretu real batean agertzen da. Ondoren ingalaterran zehar azkar hedatu zen nobleziaren gustokoa zelako. Horren ondoren kolonializmoaren ondorioz mundu osora hedatu zen, gehien bat ingalaterrako koloniak USA, kanada, india... 1744 urtean Gentlemen Golfers of Leith cluba sortzen da eta Golfaren lehen araudi ofiziala argitaratzen da.

Espainian

1891. urtean kanariar uhartetan bizi ziren Ingelez batzuk  Real club de golf de las palmas sortzen dute. Espainako lehen kluba izango dena.
Real federación española de Golf 1932. urtean sortzen da Getxon. Espainako club nagusien ordezkariak getxon batu egiten dira Don Luis de Olabarri jaunaren etxean. Bilera horretara hainbat klub joaten dira hala nola Club de campo (madrid),  Club puerta de hierro (madrid), club de lasarte (san sebastian), Club de Pedreña (santander), club de Neguri (getxo) eta Club de sevilla (sevilla). Bilera hau Getxon egin izana argitzen du kirol honetan Getxok duen garrantzia.

Getxon

1896 arte

1896-1914/19

1911 urtean  Real Sociedad de Neguri cluba sortu egiten da. Urte horretan bertan Donostiako kluba ere sortu egiten da eta  Euskadiko klub garrantzitsua izateko lehia pizten da bien artean. Getxoko lehen Golf zelaia 9 zulo soilik zituen eta Chavarri familiaren lurretan eraiki egin zen  baina laster bere kokapena aldatu egin zuen zelaia handitu ahal izateko. 1913. Victor Chavarri industria gizonak sociedad de golf de neguriren egoitza eraikItzea agindu zuen horretarako Manuel Maria Smith arkitektoa kontratatu zuen. 1918. urtean Golf xedean telefonoa jarri egiten da eta horrela kirol topagunea izateaz gain topagune sozial izatera pasatzen da. Clubaren kideak telefono erabili ahal dutelako beraien negozioak egiteko.

1914/1919-1930

Garai honetan asko garatzen da golfa Getxon gehien bat Bilboko familia aberatsak Negurin finkatzen baitira eta golfera jokatzen dute.




1930-1936/39

Garai honetan Real sociedad de neguriko presidentea Luis Olabarri da. Garai hauetan Neguriko golf elkarteak  garrantzia maila oso altua lortzen du. Horren ikurra da Espainiako elkarteak Getxon sortu izana 1932. urtean. Gainera Espainiako real klubaren egoitza Neguriko zelaira transferitzen zen udako hilabeteetan. 1934-1936 urteen bitartean  Luis de Arana Espainako federakundearen presidentea izan zen.

1936/39 – 1959

Garai hauetan ikusten da Euskal herriko golfitak maila altua dutela, horren arrazoia da Neguri eta Lasarteko  zelaiak garrantzi handia dutela eta euskal aristokrazia Golfa gustoko duela. Euskal golfisten eta bilbotar golfisten garrantzia ikusteko nahiko dugu  Espainako txapelketaren garaileak ikustea. 1941, 1947 eta 1949 urteetan Luis Ignacio de Arana Ybarra irabazi egin zuen. Neskeen espainiako txapelketa 1952,1953,1954,1955 urteetan Elvira Larrazabalek irabazi egin zuen. Luis Ignacio de Arana Ybarra eta Elvira Larrazabal bilboko burgesiraren parte ziren eta neguriko zelaian jokatu ohi zuten.




1959-1975

1961. urtean getxoko hazkunde demografikoaren ondorioz Golf zelaia lekuz aldatzen da eta punta galeara mugitzen da. Zelai hau 18 zulokoa izango da. Zelai berria Javier Aranak diseinatu zuen. Golf cluba goi-burgesiaren topagune bihurtzen da eta horren ikur da zelai berrian golf zelaiaz gain padel pistak, piztinak eta futbol zelai daudela.




1975-1992

1992tik gaur arte

Gaur egun ere Neguriko Cluba oso club elitista da eta horren  ikur da jantzi kode zorrotza izatea, Clubera sartzeko kideen gonbidapen formal bat beharrezkoa dela eta bertan jokatzeko ordaindu behar diren kuota altuak. Horretaz gain Espainiako zelairik onenetariko bat da, diseinuarengatik partidak azkar jokatu daitezkelako eta zelaian zehar dauden ikuspegiak ederrak direlako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario