IGERIKETA

Espainia
Espainiako igeriketak duen historian zehar pertsonai garrantzitsuenetariko bat Bernardo Picornell Richier daukagu, 1907.urteko azaroak 10ean Espainiako lehenengo igeriketa kluba sortu egin baitzuen, Club Natació Barcelona. Etorkizunean talde oso garrantzitsua izango da, hainbat txapelketa eta domina irabazi ondoren.

Talde honek erabiliko dituen lehenengo instalazioak Barcelonetako auzoan dauden Baños Orientales-ak izango dira. 1910.urtean Baños de San Sebastianeko instalazioak erabiliko dituzte, espazio handitzeko beharra aurkituko dute eta. 1921.urtean haien klubaren instalazio propioak eraikiko dira, 1923.urtean estaliko dena eta 1924.urtean klimatizatu.

Picornell pertsonai oso garrantzitsua izango da igeriketa munduan. Herrialde osoko prentsan lehenengo igeriketa kronikak idatziko dituen pertsona da. CN Barcelonako presidentea izango da urte askotarako eta txapelketa mordoa antolatuko ditu, lehenengo Copa Nadal de Natación 1908.urtean adibidez, baita hirian sortutako lehenengo Europako Txapelketak.

XX.mendeko 50. hamarkada heldu arte igeriketa herrialde osoan dirudunentzako izango da. Arrazoiak klub gutxi eta eta igerileku gutxi egotea izango dira. Hortik aurrera hainbat klub eta federazio agertuko dira Espainiako eskualde ezberdinetatik 800 klub baino gehiagoko zerrenda izatean Espainiako Igeriketa Federazioak.




Euskadi

1912.urtean Bilbon, La Gimnastica Zamacois, Federacion Atletica Vizcaina eta La Educacion Fisica sozietateak elkartu ondoren Club Deportivo Bilbao sortuko da Abrako errekan antolatuz urte horretan bertan lehenengo txapelketak 300 yardako ibilbidearekin. Raimundo Moreno eta Ramon de Lequerica izeneko pertsonek klub honen parte izan ziren.

3 urte beranduago, igeriketako sekzioan hasiko dira Donostian, Club Deportivo Fortuna mugiarazten. Klub honek entrenatu eta konpetitu egiten zuen Donostiako portuan.

Getxo
1979. urtean sortu zen Club Natación Fadura taldea. Hasiera batetik, lehiaketa nazionaletan emaitza oso onak lortu izan dira emakume zein gizon eta baita indibidual eta taldeko frogetan.

2005. urtean Getxo Igeriketa Bolue Kirol Elkartea deitzera pasatu ohi zen, baita Getxoko marka barruan egotera. Honek kuantitatiboki zein kualitatiboki taldeak haztea ekarri du. Gaur egun 300 bazkide daude taldean baina historia osoan zehar 2000 kirolari baino gehiago pasa izan dira taldetik.

90. hamarkadatik aurrera euskal taldeen artean onenetarikoa izan da, bai banakako zein taldetako frogetan emaitza oso onak lortuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario