Europan
Bela kirolaren lehenengo ageraldia holandan izan zen XVII mendean, bertan eziliatuta egon zen Carlos II ingalaterrako errege kirol honetan zaletu egin zen. Exiliotik bueltan kirola ingalaterrara eraman zuen eta erregea imitatzeko noble guztiak yateak eraiki zituzten. Historiako lehen regata Tamesis errekan egin zen eta Carlos II eta bere anaiaren arteko lasterketa bat izan zen. Ingalaterratik kolonietara hedatu zen eta estatu batuetan harrera ona izan zuen. 1720. urtean Irlandan Cork water cluba sortu egin zen vela kiroleko lehen kluba izan zena. 1844. urtean New Yorkeko yatch cluba sortu zen amerikako klub garrantzitsuena dena. 1851. urtean lehengo txapelketa famatua izan zen estatu batuetako eta ingalaterrako kluben arteko lehiak sortua. New york yatch clubak belaontzi bat bidali zuen Ingalaterrako yateen aurka lehiatzeko. Txapelketa hau Copa America bezala ezagutzen da eta ospatu zen lehenengo aldian Estatu batuetako yateak irabazi zuen. Ondorengo urteetan larrun makinaren asmakizunarekin belaontziak garrantzia galdu zuten eta soilik kirolerako erabili ziren. Pizkanaka-pizkanaka regata luzeagoak egin ziren eta regata tranatlantikoak egiten hasi ziren. Lehenengo regata trasozeanikoa 1866. urtean egin zen , New yorketik atera eta Ingalaterran zuen helmuga. Gaur egungo txapelketa garrantzitsuenak ondorengo hauek dira:La Regata de las Bermudas, La Transpac, La Fastnet eta La regata del ron. Gaur egungo Belaontzien federazioa internazionala ISAF 1907. urtean sortu zen parisen eta bere egoitza shouthamptonen du, ingalaterran. Federazio internazional honen menpe mundu osoko 123 federakunde nazional daude. ISAFen lana nazioarteko txapelketak ospatzea da hala nola munduko bela txapelketa.
Espainian
1900 urtean bazeuden Espainiako iparraldean hainbat club belaontzien arteko txapeketak ospatzen zituztenak garrantzitsuenak ondorengoak ziren:Real Club de Regatas de Santander, Real Club Náutico de San Sebastián eta Real Sporting Club (getxo). 1906. urtean club hauek Santanderren egindako bilera batean batu egin ziren eta Real federacion española de regatak sortu zuten. Federakunde honen lana da txapelketen emaitzak gaindegiratu eta erregistratzea eta bela txapelketen informazioa ematea. Gainera Espainiako federazio den honek joku olinpikoetan Espainia ordezkatuko dituzten kirolariak aukeratzen ditu.
Getxon
1896 arte
Getxok betidanik izan du itsasoarekin lotura, getxoko lehen etxebizitzak portu gainean egin ziren eta getxoko lehen biztanleak arrantzaleak ziren. Getxok hainbat portu ditu eta beraz leku aproposa da Bela praktikatzeko. Gainera bela kirol bezal hasi aurretik getxotarrak bazeuden ohituta itsasoan ibiltzera eta nabigatzaile onak ziren.
1896-1914/19
1898.urtean Real sporting club eratu egin zen. Club hau nahiz eta Portugaleten izan egoitza getxoko herritarrek erabiltzen zuten. Hasieran egoitza oso xumea zen eta 25 metroko luzera zuen batea bat baino ez zen. Batea ingalaterran zatika erosita izan zen eta gero eta garrantzitzuagoak ziren Bilboko astilleroetan eraiki zuten. Udako denboraldian getxoko itsasoan egoten zen eta negu garaian Erandion. Beste alde batetik 1902.urtean Real club Maritimo del Abra sortzen da. Sortu bezain laster kide asko lortzen ditu (421) ikusten denez Getxoko herria betidanik izan du itsasoko zaletasun handia. Clubaren sorreraren ondoren egoitza bilatu behar zuten, horretarako Baños de Mar eraikuntza aukeratu zuten eta kideen artean alokairua ordaindu zuten 50 pesetako derrama bat ordainduz. Egoitza hau txikia geratu zen Getxoko hazkunde demografikoa zela eta horregaitik 1909. urtean Severino de Achucarro arkitektoari zabalkuntza bat egiteko eskatu zioten. zabalkuntza horretan egoitzari jatetxea eta jolasgunea gehitu zioten. Modu horretan Clubaren egoitza herritarr aberatsen bilketa lekua bihurtu zen.
1914/1919-1930
Urte hauetan Real sporting Clubak garrantzi handia hartu egiten du, gehien bat lehenengo munduko gerraren bukaeran. Udako denboraldian hainbat regata ospetsu egiten ziren. Hain ziren ospetsuak non espainiako erregea Alfontso XIII parte hartzen zuen. Horregaitik noblezia osoa Bilbora etorri ohi zen udako denboraldia pasatzera.
1914/1919-1930
1921. urtean Real sporting Club eta Real club maritimo del Abrak biek batera antolatutako lehenengo regata egiten dute, Copa del Abra. Bi klubak elkarlanean ibili ziren txapelketa hau ospatzeko eta momentu honetatik aurrera bi klubak batera kooperatu egin zuten txapelketa guztiak prestatzeko.
1930-1936/39
Gerra zibilaren ostean Francoren diktadurak Sporting izena debekatu egiten du ingalaterratik ekarri zelako. Beraz Real sporting cluba Real club de regatas izatera pasatzen da. Horretaz gain bakea eltxearekin batera Sportinen egoitza zen batea ez zen Abratik mugituko eta neguko denboraldian ere getxoko uretan geratuko zen.
1936/39 – 1959
Garai honetan getxoko belaontzigintza urrezko denboraldia bizi izan zuen gehien bat Alonso Allenderen eskutik. Alonso Allende bilbotarra zen eta ingenieria nauticoa ikasi zuen. Betidanik Real Sportin clubeko kide izan zen. 1942. urtean snipe motako espainiako txapelduna izan zen. 1943, 1945, 1947, 1966,1967,1968 urteetan star motan espainiako txapelduna izan zen. erdian bere hasierako klasean berriz ere konpetitu zuen 1954, 1956 eta 1957 urteetan espainiako txapelketa lortzen. Bere lorpen garrantzitsuena 1957. urtean lortu zuen bere anaiarekin batera munduko txapelduna bihurtu zenean. Horretaz gain 3 joko olinpikoetan parte hartu du. Londres 1948, Roma 1960 eta Mexico 1968. Gainera Real Sporting Clubeko presidentea izan zen eta 1952. urtean hasierako izena, Sporting, errekuperatzea lortu zuen. 1958tik 1968ra Espainiako bela federazioaren presidentea izan zen.
1959-1975
1959. urtean Sportin clubak Dragon motako espainiako lehenengo txapelketa ospatzen du. 1972.urtean Real Sporting Club eta Real club maritimo de abra fusionatu egiten dira Real club maritimo de abra y Real club de sporting sortzen. Gainera garai honetan garaiko egoera sozialari jarraituz kluba zabaldu egin zen eta bela txapelketak ospatzeaz gain kirol gehiago antolatzera pasatu zen hala nola gimnasioa. 1973. urtean E.T.A k egindako atentatu batek Baños del Mar egoitza historikoa suntsitu zuen, bertan zeuden argazkiak, garaikurrak eta informazioa galdu egin zen.
1975-1992
Denboraldia hau zoritzarreko izan zen Belaontziarentzat Getxon. E.T.Ak suntsitutako egoitzaz gain 1980. urtean ekaitz bortiz batek uretan zegoen Sportingeko egoitza urperatu zuen. Zenbait pintura eta informazio berreskuratu ahal izan zituzten baina gehiena galdu egin zen. 1976. urtean E.T.Ak suntsitutako eraikina ordezkatzeko egoitza berri bat eriki zen leku berdinean. Egoitza hori Eugenio Aguinaga eta Iñigo Eulate arkitektoek eraiki zuten.
1992tik gaur arte
2008. urtean E.T.A ren beste atentatu batek egoitzan kalteak eragin zituen. Horretaz gain Getxoko cluba espainiako klub garrantzitsuenetako bat da. Bere betebeharren barruan getxoko kirol-portua antolatzea dago. gainera sede berriak denetarik dauka: Spa, padel pista, jatetxea, Bela eskola… Gaur egun ere egoitza getxoko bizitza sozialaren biltokia da eta soilik getxokoa bizkaiko aberatsen bilera tokia ere bada.
No hay comentarios:
Publicar un comentario