FUTBOLA

Espainia
Futbola Espainian sartzen da langile inmigranteen eskutik XIX. mendearen amaieran, Britainiar Handitik. Rio Tinton, Huelvan zeuden ingelesak izan ziren futboleko lehenengo partiduak antolatu zituztenak 1870ko hamarkadan. Kide hauek izan ziren sgur aski espainiako futboleko lehenengo klubaren sortzaileak 1879 urtean: Rio Tinto Foot-ball kluba. Halere, talde honek ez zen inskribatu erregistratu ofizialki. Lehenengo klub ofiziala “Huelva Recreation Club” izan zen 1889ko abenduaren 23an.

XX mendearen hasierarekin futboleko klubak estatu osotik sortzen hasi ziren. Elkarte hauek atzerritarek osatzen zituzten kasu gehienetan. Zaleen eta entitateen hazkuntza  azkarra kirola erregulatzeko beharra ekarri zuen. Horregatik Katalunian 1890ko azaroaren 11an “Football Asociacion” sortu zen eta hurrengo urtean Macaya kopa eratu zen, espainiako  futboleko lehenengo lehiaketa sortuz. 1902 urtean maila nazionaleko lehenengo txapelketa antolatu zen, “Copa de la Coronacion”, gaur eguneko erregearen koparen enbrioia.
1909 urtean Espainiako football kluben federakundea sortu zen, urriaren 14an. FIFA-k (Futbol internazionaleko federakundea) espainia beraien partaideen artean 1913ko uztailaren 30ean onartu zuten. Gertakizun honekin ofizialki jaiotzen da Espainiako Futboleko Federakundea Erreala  irailaren 20an. Beste aldetik, espainiako selekzioa Amberes joko olinpikoetan parte hartzeko helburuarekin sortzen da 1920an. Futboleko lehenengo aldaketa garrantzitsua 1926an gertatzen da, klub askok parte hartu zuten debate baten ostean, Futbol profesionaleko lehenengo arautegiarekin.
Munduko XII Kopa espainian ospatu zen 1982an. Gertaera honen garrantzia egin zuen 1984an Futbol Profesionaleko Liga Nazionala sortzea 1984an, non kategoria desberdineko talde eta klub askok parte hartzen zuten. Liga hau kategoria desberdinetan banandu izan ditu koordinatuz.  



Getxon
Getxo XIX. mendearen amaieran burgesia altuko bilbotarrentzako bizilekua izaten hasi zen. XX. mendeko hasieran Neguri eta Las Arenaseko auzoak sortu egin ziren, azken hau, Lamiako Zelaiaren ondoan zegoelarik, Athletic Cluben zelaia zena eta Leioa herrian kokatuta zegoena. Las Arenaseko auzoa garatzen hasten da eta bertan industrialen etxebizitzak sortzen hasten dira, britainiarrekin komertzial erlazio ona zutenek. Getxotarren seme askok Britainia Handian futbolean jokatzen ikasi ondoren haien ikasketen urteetan zehar, bueltan daude.

Urte gutxitan futbola kirol ezagun bat izatera pasa egiten da, sortutako kluba garatuz. Getxon, momentuz bi zelai ezberdinetan jokatzen du, Santa Eugenia Zelaian, Erromon kokatuta dagoena eta lehen aipatutako Lamiakoko Zelaian. Espainiako Federazioa sortu arte alde batera geratzen da, baina sorkuntza honekin aurrera pauso bat ematen du eta lehenengo sozietateak sortzen dira.

1909.urtean Athletic Clubek Lamiakoko Zelaia utzi ondoren Arenas Foot-Ball Club sortu egiten da, zelai hori aprobetxatuz. 1910.urtean haien lehenengo junta direktiba sortu egiten da eta hamarkadako lehenengo urteetan beste klub batzuen aurka jokatzera hasiko dira.

1912.urtean talde honek Getxo herrian dauden beste taldeen gainetik daudela ikustean, kluben elkartaratzea ematen da, ondorioz, Arenas Club izenarekin ezagutuko da, bertako auzoan jokatuko baitute eta bazkide gehienak bertakoak direlako. Feliciano Etxebarria izango da presidentea eta jokatzeko ekipajea kamiseta gorri-beltza eta fraka zuriak izango dira.

1913. urtean Espainiako estatua subdibizioetan banatu ondoren bigarren maila batean geratzen da Arenas. Hurrengo urtean jubenil kategorian Arenasek Copa Athletic irabazi ondoren lehenengo mailara igo egiten da, hainbat klub historikoekin aurkituz. Lamiakoko Zelaia utzi eta Jolasetako Zelaian jokatzen hasiko dira.

Arenas Club De Guecho deitzera pasa egingo dira, paper ona jokatuz hurrengo denboraldietan zehar, klub garrantzitsu bat izanez. Arrakasta honek Federazioak sortutako kopa jokatzeko aukera ahalbidetuko dio klubari. Jokatutako lehenengo urtean finalera heldu egingo dira, baina galdu egingo dute Madrid F.C.-ren aurka.
1918/19.urtean Athletic Clubek izandako potere guztiaren ondorioz gipuzkoar taldeek haien federazioa sortu eta alde batera geratuko dira. Honek Arenas-i aukera paregabea eskaintzen dio tituluak irabazi ahal izateko, eta horrela izango da. Urte horretan bertan Federazioak sortutako txapelketa irabaziko dute. Moral handiarekin eta infraestruktura on batekin finalean F.C. Barcelona gaindituko dute 5-2 emaitzarekin.

1022.urtean kantabriar taldeek haien federazioa sortuko dute alde batera geratuz ere. Ondorioz Arenasek botere gehiago lortuko du Bizkaiko Federazioko hainbat txapelketa irabaziz eta F.C. Barcelonaren aurka Espainiako Txapelketako finala galduz berriro ere. Klubak lortzen ari zen arrakasten ondorioz bazkide kopurua igoarazi egin zen nabarmen eta honek Jolasetako Zelaia utzi behar izateak ekarri zuen, bertan sartzen ez zirelako eta. Ibaiondoko Zelaia sortu zen 10.000 pertsonentzako eserlekuak izanik.

Espainiako Txapelketako beste final batera helduko dira, berriro galduz, Real Unionen aurka aukera honetan. 1927.urtean Getxoko herrian bertan haien aurkari historikoa izango den C.D. Guecho sortuko da, herriko hegemonia lortzeko disputan egonik urte askotan zehar. Beste hainbat klub sortuko dira herrian baina ez dira Arenas eta Getxoren mailan arituko inoiz ez.

Hurrengo urteetan profesionalismoa sartuko da futbolean eta hau herri txikietako klubentzat arazo bat izango da. Arenas-ek semiprofesionalismoan murgilduko da sozietatean ezagunak direlako eta empresako munduak ere lagundu egingo dielako. Honekin batera, Liga Txapelketa bat sortzeko beharra dago eta bertokoa, Getxokoa den Jose Maria Atxak sortuko du 1928/29. urtean lehenengoa.

Txapelketa honetan bertan lehenago jokatutako Espainiako Txapelketako irabazleak eta finalistak egongo dira, batez ere Madril, euskaldun eta kataluniako taldeak nagusituko dira. Txapelketa honetan joan-etorriko partiduak jokatuko dira eta estatu osoan zehar pasioa bihurtuko da zaleen artean. Arenas Club txapelketa honetako sortzaile bat izateko ospea izango du. Hirugarren postua izango da talde honek lortutako markarik onena.

1932.urtetik aurrera profesionalismoa eta diruaren aurka Arenas-ek ez dauka ezer egiterik, orain arte mantendutako herriko jokalariak hirietako taldeetara alde egiten baitute. Honen ondorioz eta txapelketako sailkapenaren hamabigarren postuan geratu ondoren bigarren mailara jaitsi beharra dute. Kategoria hau haien futbol eta dirutza mailara hobeto egokitzen dira.

Berriro ere lehenengo mailara igotzeko aukera izango dute baina hirugarren postuan geratuko dira, lehenengo biak igotzen diren bakarrak izanik. Onodoren gerra zibilaren ondorioz bi urte emango ditu jokatu barik eta bueltan dagoenean generazioen erreleboa egongo da 1939/40 urtean zazpigarren posizioan amaituz denboraldia.

1943/44. urtera arte bigarren mailan arituko da, baina urte hau elitean jokatuko duen azken urtea izango da, mantentzeko promozio partiduan Racing de Ferrol-en aurka galdu ondoren kategoriaz jaitsi eta maila baxuagoetan ibiliko baita.

Hurrengo urteetan zehar gorabeheren ondorioz igotzeko zein jaisteko aukera izango du baina azkenean maila berean mantenduko da. 1948. urtean Gobela Zelaian jokatzen hasiko dira, Las Arenaseko auzoan bertan dagoen zelaia delarik.

1950.urteetan zehar haien kirol egoera hobetu eta statusa berrezkuratuko dute baina elitera igotzeko aukerarik gabe Hirugarren Mailan arituko dira. Hamarkadako hasierako urteetan mailaz jaisteko hurbilago egongo da baina azken urteetan bigarren mailara igotzeko aukera izango du, promozioko finalean aukera galduz.

1960.urteetan zehar gogor hasiko da bigarren mailarako igoeratik oso hurbil egonez, berriz ere promozioko finalean galdu egingo baitu. Beranduago Federaziaok moldaketa batzuk sartuko ditu kategoriak banatzerako orduan eta 1969/70.urtean hamabostgarren postuan geratu ondoren maila galduko du federazioak sortutako banaketen ondorioz.

6 urtez taldeak Regional Preferente mailan arituko da, 1975/76.urtean Hirugarren Mailara bueltatzen delarik. Hainbat gorabehera izango ditu lehenengo urteetan zehar Bigarren B Mailara igotzeko esfortzuak eginez. 1978/79.urtean beste talde batek igoera plazari, arrazoi ekonomikoen ondorioz uko egin ondoren, Arenas-ek hartuko du haien lekua igoera maila lortuz. 1979/80.urtean jokatuko du lehen aldiz Bigarren B Mailan, C.D. Getxo-rekin bertan aurkituz. Denboraldi amaieran bi taldeek galduko dute maila, Hirugarren Mailara bueltatuz.

Hirugarren Mailan mantentzen direlarik jokalari onenek alde egiten dute beste maila hobe bateko taldeetara eta taldea berriz ere Regional Preferente kategoriara jaitsiko da. Hurrengo urtean igo egingo da berriz ere eta 80. hamarkadako geratzen diren urteetan zehar Hirugarren Mailan mantenduko dira Club Arenas de Getxo izenarekin.


90. hamarkadan zehar hainbat gorabehera izango ditu taldeak. Bi urtez egongo da berriz ere Regional mailan eta hamarkadako azken urteetan Bigarren B Mailara igotzeko aukera izango du berriro ere, baina ez du lortuko azken txanpan.

Hurrengo 10 urteetan zehar Hirugarren Mailan mantenduko da igotzeko ez jaisteko aukerarik gabe. Etapa honetako denboraldirik onenean 5. postua lortuko du taldeak. Hamarkada honetako gertakizunik aipagarriena 2002. urtean Gobela Zelaia bota eta berreraikiko dela da, tribuna berri bat eta zelai artifiziala jarriz. 2004. urteko irailak 4an bukatuko dira zelaiko obrak eta XXI. mendeko klub moderno baten antza hartuko du.

2010.urtetik hona Hirugarren Mailan jarraituko du, Bigarren B Mailara igotzeko ahaleginak eginez, 2015.urtean lortuz. Bertan jarraitzen du gaur egun ez jaisteko ahalegin gehiago igotzekoak baino eginez.

Getxo herrian dagoen beste futbol talde bat, lehenago aipatu izan den bezala Club Deportivo Getxo da. 1927ko ekainean sortu egin zen Getxoko Algorta auzoan. Urte horietan zehar Arenas Cluben urterik onenenak izaten zeuden, beraz herri txiki batean beste futbol talde baten sorkuntzak, Getxoko auzoek zuten pertsonalitate handiaren ondorioz bakarrik azaldu ahal da.

Lehenengo urteetan zehar Bizkaiko maila erregionaletan murgildu zen taldea. 1945. urtean Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen lehen aldiz. Hurrengo 40 urteetan zehar 35 urtez egon zen Hirugarren Mailan eta horietako urte batean, Bigarren B Mailara igotzea lortu zuen, hurrengo denboraldian Hirugarren Mailara jaitsiz berriz. Hori izan zen klubaren urterik onena orain arte.

Betidanik jokatu izan ohi du Fadurako Zelaian, klubak dituen urte berdinak ditu zelaiak eta garrantzi handia dauka klubarentzako bertan jarraitzea. Gaur egun Bizkaiko Ohorezko Mailan jokatzen du taldeak, aurreko denboraldian Hirugarren Mailatik jaitsi ondoren.klubak eta taldeak, hauek erregulatuz, Espainiako Futboleko Federakunde Errealarekin

No hay comentarios:

Publicar un comentario